2007/04/18

Nire aurkezpena

Ongi etorri nire blogera!!!
Ni Leire Otazua naiz eta 21 urte ditut. Muxika izeneko herri txiki batetan bizi naiz, eta astelehenetik - ostiralera, trena hartu eta Bilboraino joan behar izaten dut, bertako irakasleen unibertsitate eskolan ari bainaiz Haur Hezkuntzako irakasle izateko prestatzen. Bertaraino joan beharrak amorru pixka bat emanten dit, goizean - goiz jeiki behar izaten baitut, eta niri lo egitea asko gustatzen baitzait.
Izatez neska isila eta nahiko lotsatia naiz, baina konfiantza hartu arte soilik, gero isiltzeko eskatu egin behar izaten zait batzuetan.
Irakasle izatea aukeratu nuen umekin lanean aritzea gauza polita iruditzen zaidalako, pixkanaka nola aurreratzen duten ikustea gauza polita delako eta hori zure laguntzaz egin dutela ikusteak halako poztasun bat ematen dizulako.
Espero dut bitakoran idatzi ditudan artikuluak baliogarriak izatea eta irakurtzen duzuenon interesa piztea.

No hay comentarios: