- "Umeen gauza da". Honek, Bullying-a ez dela zerbait txarra pentsatzea dakar, gauza arrunta dela, umeak bai hitzez eta baita fisikoki ere oldarkorrak izatea. Baina burututako ikereketen arabera, erasotzeko joera ez da berezkoa, zerbait ikasia baizik.
- "Neskak ez dira Bulliak". Ikerketek, ordea, kontrakoa esaten dute. Egia da neskek ez dutela mutilek bezala biktima erasotzen eta beraien artean tratu txarrak batez ere hitzezkoak izaten direla, baina kasuak ematen dira. Bullying-a nesken artean bigarren hezkuntzan areagotu egiten da.
- "Hitzek ez dute inoiz minik ematen". Egindako ikerketen arabera, hitzek naiz eta ubeldurarik ez atera edo hezurrik ez hautsi, nahaste emozional sakonak sor ditzakete, hauek bizitza osoan iraun dezaketelarik. Umeek txikitatik ikasten dute beraien hitzek jendea min dezaketela.
- "Bullying-a umetako berezko joera bat da". Ez dago ezer berezkorik erasotua izatean. Bullying-a berezkoa dela uste da asko ikusten den kasu bat delako. Beste batzuei egiten zaien erasoa, bai fisikoa eta baita hitzezkoa ere ez da bere horretan utzi behar umeak direlako, hor esku-hartu behar da.
- "Pertsona batzuek erasotuak izatea merezi dute". Umearen jarrera ez da bera jotzeko arrazoi bat, alderantziz, ume bat besteekiko desnerdina bada errespetuz tratatu behar zaio eta adeitsua izan behar da berarekin.
- "Bullying-ak umeak gogorragoak egiten ditu". Bullying-ak ez du iñor gogorragoa egiten, alderantziz, ahuldu egiten du biktima bere autoestimua jaitsiz eta antsietatea areagotuz.
- "Irakaslearengana norbaitek jo egin zaituela esaten joatea, ele mele batekin joatea da". Umeek ele mele baten eta zerbait serioa esatearen arteko diferentzia ulertu behar dute, hau azaldu egin behar zaie. Biktimak erasotua izan dela ez aitortzeak, erasotzailea babesteko eta bereak egiten jarraitzeko baino ez du balio.
- "Txantxa bat besterik ez da izan". Ume gehienak noizbehinkako biktimak izaten dira. Minik ematen ez duten txantxak ez dira bullyingtzat hartzen, baina txantxetan aritzea Bullying bihurtzen da ezintasun bat duen umeak txantxa baten biktima izan dela eta horren helburua bera mintzea izan dela ulertzen ez duenean.
2007/05/12
BULLYING-ARI BURUZ GIZARTEAN DAUDEN USTEAK.
Buying-ak, berau jasaten duen pertsonan, eragin esanguratsu bat izan arren, oraindik, batzuek, ez diote eman behar zaion besteko garrantziarik ematen. Helduek ez dakite zehazki zer den Bullying-a eta ondorioz ondokoa pentsatzen dute:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario