Bullying-a pairatzen duen umea ez da
eskolan seguru sentitzen, babes gabe sentitzen da eta hau ekiditeko honakoa egin daiteke:
- Galdetegi bat egin bai ikasleei eta baita irakasleei ere, eskolan dagoen beldurtarazpen maila ebaluatzeko.
- Ikasgelatik kanpo eta eskolako ekintzetan ikasleak ikuskatu. Beldurtarazpen arrasto bat ikusiz gero esku hartuz.
- Beldurtarazpenari dagokionez, ikasleak hezteko ekintzak burutu.
- Irakasleak, ikasleen arteko beldurtarazpenei aurre egiteko prestatu.
- Ikasleei eta irakasleei beldurtarazpenari aurre egiteko metodologia bat aurkeztu.
- Gurasoak entzun beraien semearen edo beste gelakideren baten portaerari buruz hitz egiten dutenean.
- Erotzailearekin eta erasotuarekin bakarka hitz egin; biekin batera hitz eginez gero erasotzaileak biktima beldurtarazten jarrai baitezake.
- Ahalik eta arinen arazoa konpontzen saiatu eta horren berri eman bai erasotuearen eta baita erasotzailearen gurasoei ere.
- Ikasleei eskolako eta gelako arauei buruz duten iritzia eskatu.
Zer egin dezakete ume eta gazteek?(puntu hauek kontuan hartuz hainbat jarduera presta daitezke).
- Ikaskideak errespetatu eta beraiek tratatuak izatea nahi duten moduan besteak tratatu.
- Beldurtarazpenik jasan badu edo ikusi baldin badu, gurasoei edo irakasleari esan.
- Gurasoekin hitz egin gai honi buruz.
- Beste ikasleei laguntza eskeini.
- Irakasleekin, lagunekin eta gurasoekin batu beldurtarazpenari aurre egiteko.
Ikasleen arteko harremana aztertzeko balio duen txostenetariko bat ikusi nahi izanez gero
klikatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario