Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da, azken urte hauetan hainbat eta hainbat kasu komunikabideetan irtetearen ondorioz, oso entzutetsua bilakatu den arazoa .
Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo. Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at geratzen da.
Bullying-a ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:

- Hitzen bidez lotzaraztea ( iraindu, ezizenak jarri, norbaiti buruz gaizki esaka aritu, norbaiti buruzko zurrumurruak zabaldu...).
- Mehatxu psikologikoak ( beldurra sortarazteko mehatxuak, dirua edo helbururen bat lortzeko mehatxuak, edo, beste gabe, biktima gauzak egitera derrigortzeko meatxuak).
- Eraso fisikoak: zuzenak ( borrokak, jipoiak, edo, kokotekoak); zeharkakoak ( Biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...)
- Isolamendu soziala ( biktimari taldean, lana egiterako orduan, jolasorduan... parte hartzen utzi ez, ezikusiarena eginez).
- Eraso arrazista ere badago, zeinaren jomuga etnia eta kultura minorizatuetako kideak diren.
- Eraso sexuala zeinak erasotua deseroso eta umillaturik sentiarazten duen.
- Azken urteotan teknologia berriak agertzeaz batera mobila eta mail-aren bidez ere mehatxu eta hitz iraingarri anonimoak bidaltzen hasi dira erasotzaileak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario