AURKEZPEN JOLASAK
"Ezuztekoen kutxa"Talde guztia borobilean esertzen da. Bat zutik jartzen da eta bere izena esaten du "Ni Mikel naiz". gero bere ezkerretara dituen lau gelakideen izenak esaten ditu urrunen dagoenetik hasita "Iban, Jokin, Iraia, Ane". gelakideak aurkezten doan einean, hauek zutundu eta jesarri egin behar dira "ezuzteko kutxa" bat balira bezala. Gero Mikelen eskuinaldean eserita dagoen umeak berdina egin behar du.
Parte hartzaileen adinaren arabera, jolasa aurrera joan ahala, aurkeztu behar diren pertsonen kopurua handituz joan daiteke.
Hazgura daukat...
entzutean, bere ondoko pertsonak esan behar dUmeak borobilean jartzen dira. Lehenengo pertsonak dio: "Imanol naiz(ume bakoitzak bere izena esan behar du, noski) eta sudurrean (edo beste gorputz atal batean) hazgura daukat". Hauu "Imanol da eta sudurrean hazgura dauka"(sudurra hazkatzen dion bitartean). Gero Imanoli hazgura egin dion umeak "Maria naiz eta besoan hazgura daukat"... Horrela gelakide guztiak parte hartu arte.
"Esan azkar izena edo harrapatuko zaitut"
Umeak korroan jartzen dira bat izan ezik, hori erdian jarriko da paperezko pelota bat edo zerbait biguina eskuan duela. Ondoren, korroan dagoen pertsona batek izen bat esago du Jon esaterako eta Jonek beste izen bat esan behar du erdian dagoen pertsonak duen pilotak ukitu baino lehen, berandu badabil, bera izango da erdira joango dena.
GELAKIDEAK EZAGUTZEKO JOLASA
beste lauki berri batzuk sortuko dituzte.Habia
4 edo 6 pertsonako taldeak egiten dira.
Talde bakoitzak " fitxa bezala erabiliko duen objetu bat bilatuko du eta orri batean jarriz honen "habia" edo hasierako laukitxoa egingo dute. Hasten den taldeak dadoa jaurtiko du ; 4 ateratzen bada, hasierako laukitxoaz gain beste lau lauki egin beharko dituzte eta beraiek aukeratutako objetua azken laukitxo honetan jarri. Hemen kontakizun bat kontatu beharko die gelakideei( sentimendu bat azaldu, iraganeko gertakizun bat, bidaia bat kontatu...) eta ez baldin badute nahi, froga bat jarri beharko dute.
Ondoren, beste talde batek jaurtiko du dadoa eta laukitxo berean eroriko dira edo

BAIEZTAPEN JOLASAK
Kiribila
Taldekideek kate luze bat egiten dute. Muturretako batean dagoen pertsona bere baitan biraka hasiko da hurrengoarekin elkartuz, denak besarkada gogor batean geratu arte.
Eman buelta arrautzopilari
Bikoteak egin behar dira eta bietariko bat lurrean etzan behar da, ahosgora eta besteak ahosbehera jartzen ahalegindu behar du. Gero zutik zegoena etzanda jartzen da eta besteak eman behar dio buelta.
Betaurrekoak
Zenbat kide hainbat betaurreko behar dira (kartulinekin, alanbrearekin,...eginak). Betaurrekoek ezaugarri batzuk izango dituzte, talde bereko kideek ezaugarri bera duten betaurrekoak izango dituztelarik: konfiantzaren betaurrekoak: "denak fiatzen dira nitaz", jakituriaren betaurrekoak: "beti daukat arrazoia", bakardadearen betaurrekoak :"inork ez nau onartzen" etab.

Partaide bakoitzak bere betaurrekoak dituen ezaugarriekin ikusi behar du errealitatea eta gero sentitu duena eta ikusi duena adierazi behar du.
KOMUNIKAZIO JOLASAK
Marrazkien diktaketa
Bi talde egiten dira eta talde bati irudi geometriko sinpleekin osatutako marrazkia duen kartulina bat ematen zaio. Talde honek beste taldeari marrazkia nolakoa den adierazi behar dio eta bertako kideek entzundakoarekin marrazkia burutu behar dute. Ondoren komunikazio arazoei buruz hitz egiten da eta irudi biak alderatzen dira.
Urtebetetzeen lerroa
Parte-hartzaileak beren urtebetetze egun eta hilabetearen arabera ordenan jarri behar dira lerro batean, baina beraien artean hitzik egin gabe komunikatu behar dira.

KOOPERAZIO JOLASAK
Ahulki bat gutxiago esku bat gehiago
Jolas tradizionalean bezala baina hemen pertsonak kanporatu beharrean ahulkiak kanporatzen dira. Musikarekin batera ahulkien inguruan dantzan egiten da. Musika geratutakoan denak jesarri behar dira baina ahulki gabe geratu den kideari leku bat egin behar diote. Horrela 4 edo 5 ahulki geratu arte, zeintzuetan parte-hartzaile guztiak zutik geratu behar diren eta abesti bat abestu behar duten.
Oinetako bidaiariak
Parte-hartzaile bakoitzak zapata bat kentzen du eta multzo batean jartzen dituzte. Ondoren bakoitzak zapata bat hartzen du eta askatu gabe, korro bat egiten dute eskutik helduz. Bukatzeko zapata bakoitza norena den argitu behar dute, tokitik mugitu gabe eta zapata jabeari itzuli behar diote.

ARAZOEN EBAZPENERAKO JOLASAK
Adeitasun pasabidea
Korro bat egiten da eta parte-hartzaileek beraren eta korroko beste baten artean(bere parean dagoena) lotzen dituen soka bat dutela imaginatu behar dute, soka horrek bikoteak aurkari bihurtzen dituelarik. Guzti hau kontutan hartuta honako mimika saioak egin behar dituzte:

- Soka tenkatu.
- Sokatik tiratu, baina, noski, besteak bere horretan eutsi behar du.
- Alde bietatik gogor tiratu baina soka puskatu egiten da eta biak lurrera erortzen dira (komunikazioa eten egiten da).
- Soka konpondu egiten dute baina oraingoan arazoa bata besteagana hurbilduz konpontzen dute.
- Hurbiltzen direnean lekuz aldatu behar dira baina kideei edukazioz pasatzen usteko eskatuz.
Dramatizazioa:"berdina nahi dugu!"
Bi bolondres ateratzen dira eta irakasleak egoera gatazkatsu bat proposatzen die "autobusean sartu zarete eta biok eseri nahi duzue, baina eserleku bakarra dago hutsik, orduan, batak besteari argudioak eman behar dizkio norbera jesartzeko."Irakasleak bati burugogorraren papera egiteko esaten dio, hortaz, ezta arazoa konpontzeko prest agertuko.
Bukatzean ikusleek eta beraiek egoera komentatuko dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario