- Norberaren emozioak ezagutzea.
- Emozioak bideratu eta kontrolatzea.
- Norbera motibatzeko kapazitatea izatea.
- besteen emozioak ezagutzea eta ulertzea.
- Gazteen erlazioa jokoen bidez hobeto lantzen dela.
- komunikazioa.
- Kooperazioa.
- elkarbanatutako emozioak.
Oinarrizkoa da gelakide batzuen artean harreman ona egotea, hau konpetentzi sozialaren garapenerako onuragarria delako eta honen bitartez ikasketarako egoera egoki eta motibagarri bat sortuko delako. Aipatutakoak umeengan zenbait eragin ditu:
- Gelako ariketetan parte hartzea handitzen da.
- Liskarrak gutxitzen dira.
- Beraien arteko erlazioa hobetzen da.
- Ikasketarako egoera hobeak sortzen dira.
Jolas motak:
- Aurkezpen jolasak: taldekideekin izango duten lehenengo kontaktua.
- Gelakideak ezagutzeko jolasa: ezagutu ostean bakoitzari buruz zerbait gehiago jakiteko.
- Baieztapen jolasa: umearen autokontzeptua hobetzen du eta umeari taldean barneratzen laguntzen dio. Mota honetako jolasen bitartez, gazteak, batzuetan, bere behar eta mugak baino ez ditu kontutan hartzen; besteetan, ordea, talde osoa hartzen du kontutan.
- Kooperazio jolasa: pertsona bakoitzak nahi duena eta dakiena ematen du jolas honetan eta gelakide guztien parte hartzea beharrezkoa da.
- konfiantza jolasa: haurrengan nahitasun korrespondentzi bat sortzen du.
- komunikazio jolasa: norberarentzat eta taldearentzat trebetasunak garatzen dira jolas honen bitartez.
- Arazoei irtenbideak bilatzeko jolasa: jolas honen bitartez, sormendun ebazpen konstruktiboak sortzen dira, kutsu sozio afektibo batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario